ZOTZ EGITEKO KANTAK


Zotz edo aukera egiteko, hona hemen "Kikuri bikurika" . Edozein jolas hasi aurretik zotz egitea onartzen dute haurrek nor lehena hautatu ahal izateko. Taldeko guztiei banan-banan seinale eginez abesten da, azkeneko silabak harrapatzen duena aukeratua izaten delarik.
Para sortear, he aquí "kikuri bikurika". Los niños y niñas aceptan hacer un sorteo antes de iniciar cualquier juego para poder elegir al primero. Se señala uno a uno a todos los niños mientras se canta la canción siendo elegido el señalado en la última silaba de la canción.
KIKURI BIKURIKA (klikatu hemen)


Zotz egiteko beste abesti bat Harriola marriola da:

            HARRIOLA MARRIOLA (klikatu hemen)

Harriola-marriola
orratza zorrotza,
zizta gaitza, hari txarra,
tirabira,
zirrin-zarran eta zast!

Abesti pila daude, aukeratu bat eta erabili zotz egiteko! 
Hay un montón de canciones. Elige uno y a jugar!

Atxia motxia pelorin pan

Atxia motxia pelorin pan
nire semia errotan;
errotara nindoiala
topatu nuen asto bat,
kendu nion buztan bat,
ipini nion beste bat;
errota txikiak
klin klan.

Don don Belandron

Don don Belandron
Belandrongo parkean
hiru atso dantzan;
hirurek ez dute
ardi bana poltsan.

Harrapaketetan berriketan

Harrapaketan berriketan
zarie zertan
hamalau erregaletan
horra ba bertan.

Makarron makarron txipe

Makarron makarron txipe
epeti epeti meson
ute ute pati tite
ute ute pati tite
A la meson! a la meson!
txin pum fuera

Martin bonbin

Martin Bonbin
errege ta sorgin,
tipule ta gatza,
Martin ipurdi latza.




Iruzkinak