Esku eta hanken aztarnak










Hona hemen gure txikiekin egiteko eskulan polit bat.

Beraien esku eta hankak gatz oretan inprimatuko ditugu.



Horretarako, gatz-orea prestatu beharko dugu (hemen ikusi dezakezue errezeta) eta prest daukagunean, bola bat egin eta lautu egingo dugu.




Txikiei eskuarekin edo oinarekin bere arrastoa utzi arte indar egiteko eskatuko diegu eta ondoren labean sartu behar da (bi orduz 100-120º-ra).


Bukatzeko, kolore ikusgarriekin margotu besterik ez dugu egin behar eta gure txikien oroitzapen polita geratuko zaigu.





Iruzkinak