TXIKIEKIN EGITEKO ERREZETA


          Errezeta: txokolatezko trikuak

Urtebetetze festa baterako, askaria egiteko edo besterik gabe neska-mutikoekin sukaldean aritzeko ziur gaude triku berezi hauek arrakasta itzela izango dutela. Ordubete eta hamar minutu beharko dugu errezeta egiteko, eta beste 25 minutu labean.



Osagaiak
·         gozogintzako txokolate beltza, 90 gramo
·         txokolatezko fideoak, 150 gramo
·         gurina, 140 gramo
·         almendra hautsa, 30 gramo
·         txokolate pralina, 90 gramo
·         irina, 250 gramo
·         azukre-hautsa, 70 gramo
·         arrautza bat
Urratsak
·         Ontzi batean ondo bigundu gurina. Ondoren, gehitu azukre-hautsa.
·         Gero, almendra hautsa eta arrautza gehitu. Arrautza osorik.
·         Dena ondo nahastuta dagoenean gehitu irina. Oso garrantzitsua da berriz ere ondo nahastea guztia.
·         Lortzen duzun orearekin egin pilota bat eta bildu film paperean. Sartu hozkailuan ordubete pixka bat gogortzeko.
·         Ordubete pasatakoan atera orea hozkailutik eta pilota txikiak eginez eman triku forma. Sudurtxoa da ondo egin behar dena.
·         Sartu denak labean: 25 minutu, 190 gradu.
·         Bitartean urtu txokolatea Maria bainuan. Trikuak labetik atera eta pixka bat hozterakoan sartu txokolatean sudurtxoa ez den beste alde erdia estaliz. Segidan eta txokolatea gogortu aurretik sartu txokolatezko fideotan eta utzi lehortzen.
·         Pintzel batean laguntzarekin eta trikuen eztenak gogortzen dauden bitartean egin begitxoak eta sudur puntatxoa txokolatearekin.
Eta hozterakoan prest dituzu makina bat triku gozo zure gozamenerako! Ondo egin!

Componentes
• Chocolate negro de pastelería, 90 gramos
• Fideos de chocolate, 150 gramos
• Mantequilla 140 gramos
• Almendra en polvo, 30 gramos
• Pralina de chocolate, 90 gramos
• Harina, 250 gramos
• Azúcar en polvo, 70 gramos
• Un huevo
Pasos
• Ablandar bien la mantequilla en un recipiente. A continuación, añadir el azúcar en polvo.
• Posteriormente añadir polvo de almendra y huevo. El huevo entero.
• Añadir harina cuando todo esté bien mezclado. Es muy importante volver a mezclarlo todo bien.
• Hacer una pelota con la masa que consigues y enrollarla en papel film. Entra en la nevera para endurecer un poco la hora.
• Sacar la pasta del frigorífico al cabo de una hora y darle la forma de erizo haciendo pelotas pequeñas. La nariz es lo que hay que hacer bien.
• Meter todos al horno: 25 minutos, 190 grados.
• Mientras tanto fundir el chocolate en el baño de María. Sacar los erizos del horno y al enfriarse un poco meterlos en el chocolate cubriendo la mitad del lado que no sea el nariz. Seguidamente y antes de endurecer el chocolate, introducirlo en fideos de chocolate y dejarlo secar.
• Con ayuda de un pincel, mientras se endurecen las agujas de los erizos, hacer los ojos y la puntilla de nariz con chocolate.
¡Y cuando se enfrien tienes preparados muchos erizos para comer! ¡Buen probecho!



Iruzkinak